XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain gutxi ezagutzen den sistema honetan ozeanoa erregulatzaile aldaezina da.

Zientzilarien ustetan ozeanoak zortzi urtero atmosferako karbono osoa berritzen du eta, beraz, atmosferako kontzentrazioa erregulatzen du.

Baina prozesu hau prozesu geldo baten arabera burutzen da.

Prozesu hau geldoegia da giza ihardueren eragina zuzendu ahal izateko.

Washington-go unibertsitateko ikerlari den Paul Quay-ren arabera, itsasoak urtero giza ihardueretatik isuritako 2,1 mila milioi tona karbono harrapatzen omen du eta landarediak mila milioi tona karbono.

Beraz, datu hauen arabera 3.000 milioi tona karbono gahiago dago urtero atmosferan.

REN ISURPENAK

Zonaldea/Isurpena (tonak pertsonako eta urteko)/EEBB 5,2/Ekialdeko Europa 3,2/EEE 2,3/Japonia 1,8/Garatu gabeko herriak 0,4

DATUEN ANALISIA

Azken ehun urteetan Lurraren tenperatura 0,3-0,6 ampdeg;C hazi baldin bada ere, berehalako ondorioak ateratzea hipotesi hutsa izan daiteke.